XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta egiz, eresaldi zoragarria izan zen.

Agirre bezela beste denak, pozak txoratzen zeuden, ainbeste nekeen ondorioa zen Eresoinka`k bere betebear eta asmoak, bikain beteko zituela argi gelditu bait zen....

Ara emen, eresaldi aietaz izparringietako iritzi batzuk: (Le Temps`en). (L Echo de Paris`en).

Eta orrelatsu irtzi guztiak.

Beljika, Holanda ta Inglaterra Paris`en izandako garaipenak, Europa osoko ateak iriki zitun eta baita alor ontan ospe aundia zuen manager batekin konpondu ere.

Ala, Beljika`tik asi ziran eta an 18 jai-aldi oso eman zituzten; beti garaipen arrigarriarekin.

Ondoren Holanda`ra; an 12 jai-aldi oso eman ondoren, berriz Paris`a etorri eta beste 22 jai-aldi emandakoan, Londres`a; ekaiñaren 12`tik 25`ra, amairu jai-aldi antzoki berean.

Europa`ko ateak irikiak ba`zeuden ere, gerra-otsak eta Hitler`en ametsak egi biurtzen zijoazten bezela, gero ta zallagoa ta arriskutsuagoa gertatzen zen lurralde aietara joatea.

Chateau de Belloy Eun bat lagun Paris`ko oteletan edukitzeak kastu aundiak zituen eta Zabala izeneko ego-amerikar emakume aberats batek Saint Germain en Laye`n berea zuen Chateau de Belloy duan utzi ziela-ta, antxe antolatu zuten Eresoinka`ren egoitza bikaña.